miércoles, 6 de mayo de 2009

Kalejira Musikauta -- Maiatzak 9 -- Hernani ---

Gaur, probetxatus mail bat etorri zaidala Euskeraz, egingo diat sarrera gure hizkuntzan...





Maiatzaren 09an, larunbata, KALEJIRA MUSIKATUA deitu dugun ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dugu. Bertan, kaleak okupatu eta musika lau haizeetara zabaltzea izango da helburua, musika mugimenduan eta sound system erara (maiatzaren 11ean Bob Marleyren heriotzaren urteurrena ospatzen da).

ZER: KALEJIRA MUSIKATUA
NOIZ: Maiatzaren 09a, larunbata. (12:00-20:00)
NON: Hernani. Plaza Berri. Eguraldi txarra egingo balu: Atsegindegiko plaza.
Info gehiago:
675 703 276 (Aritz)
ixa74@hotmail.com
www.ixah.net
EGITARAUA
KALEJIRA MUSIKATUA
MAIATZAK 09, LARUNBATA
PLAZA BERRI

12:00
Kalejira HERNANIKO SAMBA taldearekin
Musika zaletu gazteek osatutako perkusio taldea. Iazko Kalejira musikatuan ere parte hartu zuten eta urduritasunak gaindituta oso saio txukuna eskaini zuten. Taldekideak, perkusioaz gain, rockean oinarritutako bi talde dituzte.

12:30
Afrikar perkusio tailerra
Ruben Afrikarekin maitemindutako Hernaniarra da eta Afrika mendebaldeko perkusioen magia erakutsiko digu tailer txiki honetan. Afrikako perkusioan maixu direnekin ikasitakoa da eta erritmo hauen bizitasuna gerturatuko digu.

13:30
Gambiako janariaren dastaketa
Beste maila askotan bezala, Afrikako gastronomia gustiz ezezaguna da gure artean. Gabezi horri, neurri batean, konponbide eman nahiean, Gambian jaio eta gure artean bizi den Moussak bere jaioterriko janaria prestatuko du plazer handiz dastatu dezagun.

16:00
BALA-KORA. Afrikar perkusio erakustaldia
Rubenen perkusio erakustaldia. Rubenek gustuko ditun afrikar doinuak eskaintzen dituen irrati saioa egiten du Hernaniko Molotoff Irrati librean (91.8fm eta www.molotoffirratia.com)

16:30
Jah Inity Sound Systema.
Euskal Herriko sound system beteranoa. Urteak dira Jahb eta bere lagunek reggae doinuak lau haizeetara zabaltzen diardutela. Ganjaren magiak lagunduta, dubplate bilduma aberatsa osatu dute. “The sweetest sound in town…”
www.myspace.com/jahinitysound

18:00
Iban Nikolai didgeridoo erakustaldia
Londresera egindako bidaia batean ezagutu zuen didjeridua Iban Nikolaik.
Haiseran autodidakta gisa ikasi eta ondoren klaseak eta tailerretan parte hartu du Europa eta Australian zehar.
Egun, didjeriduaren erabilera irakatsi eta kontzertuak eskeintzen ari da.
Didgeridoo
Munduko aizezko instrumenturik zaharrenetakoa dudarik gabe (40.000 urtetik gora) eta australiar aborigenen kulturatik dator.
Termitek naturalki zulatututako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da .Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du.
www.myspace.com/ibannikolai

18:30
The Zestones eta Rude Kanka sound systema
Rude Kanka Sound bi gazte donostiarrek osatutako proiektuaren izena da. Reggae musika beraien belarrietara iritsi zenean, zerbait piztu zitzaien barruan. Pixkanaka, musika miragarri honek harrapatu egin zituen bere barnean, gaur egun arte. Jamaikako independentzia ostean (1962tik aurrera) sortu eta mamitu ziren estilo zaharretatik hasita (Rock Steady eta Ska), Reggaearen barruan existitzen diren estilo eta erritmo desberdinen biniloak nahastu arte; hauen artean hurrengoak aurkitu daitezkeelarik: roots, dub, new roots, dancehall (raggamuffin, toaster…), UK dub…. Dardara positiboak zabaltzea da beraien helburua, Reggaearen kultura bat errotu eta garatzea Gipuzkoan eta Euskal Herrian.
http://rudekanka.wordpress.com

The Zestones - Argizulo
ARGIZULO orain dela 6 urte zestoan jaiotako proiektu kulturalaren izena da. Inposatzen diguten bizi ereduari bide berriak bilatzeko jaio zen. Bertan ekintza kultural aunitz egin dira, hauen artean: Euskara barnetegia, perkusio ikastaroak, txalaparta ikastaroa, antzerkiak, bideo proiekzioak, musika mota desberdinetako festak, jam sesioak, …

Aldaketa desberdinak eduki ondoren, ekintza hauek egiten jarraitzen dute eta berri batzuetan murgiltzen hasi dira. Argizulo proiektuaren oinarri bezela, The Zestones laukote berria daukagu. Zestoa (Gipuzkoa, Euskal Herria) inguruan juntatu diren 4 abeslarik osatzen dute. Reggae estilo guztiak abesten dituzte mezu sozial eta sakonekin. Euskeraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dute beraien koro original eta txukunak zuzenekotan aurkeztuz.

Gaur egun Argizulo, talde sendo bat osatuz, sound system erara donostiako Rude Kanka Sound bikotearekin parte hartzen dute festa desberdinetan beraien mezuak zabalduz. Beste proiektu musikalen artean ere, hemendik gutxira The Zestones Band sortzeko asmoa dute beraien produkzio eta konposaketak banda modura erakusteko gogoaz!
Argizuloren 6. urteurrena ospatzeko eta proiektu berri honi hasiera emateko, Argizulo Riddim Selection bilduma argitaratu berri dute. Argizulo barnetegitik pasa diren artista desberdinekin egindako lana ezagutzera eramateko bilduma bat da. Aurretik egindako reggae oinarri desberdinen gainean bai abeslariez eta baita musikariez osatutako abestiak daude. Hauen artean, argitaratu gabeko Lone Ark-eko Roberto Sanchez-en abesti berri bat entzuteko aukera dago. Hurrengo estekan bilduma hau jeistea daukazue:
http://www.megaupload.com/?d=IAS97A9N

0 comentarios: